XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luxio.- Emen dira, nik uste baiño leen.

Euliak eztira baiño azkarrago azaldu dira.

Eujenio.-(kanpotik) Eeeeeup! Ireki atea... Ez al dezute aditzen, atea irikitzeko?
Julian.- Zein ote da?
Luxio.- Astakirtenen bat.

Eujenio.-(kanpotik) Ez al da emen iñor bizi edo zer?
Luxio.- Bai motel.

(Atea irekirik) (Eujenio sartzen da) Eta ixilik egon adi.

Eujenio.- Egunon jaunak... Bildurrik gabeko gizona, zuek bear al dezute?.

Luxio.- Bai, guk bear degu.

- Au da etxeko jabea.

Julian.- Itxura txarrik ez dezu, baiña... zuk ezeren bildurrik ez ote dezu?.

Eujenio.- Nik bildurrik? Ezta inpernuko etsai berarenik ere... Gaiñera zuek ondo ordainduko didazute. Ez al da ala?.

Julian.- Ori bai. Etxe ontan morroiek asko irabazten dute... Baiña... bildurrik gabeak baldin ba dira... Bildurtirik ez degu nai emen.

Eujenio.- Ala bear da. Bildurtiak ezertarako ere ez dira. Ni, ordea gizon bikaiña naiz....

Luxio.- Ala izango zera, baiña... etxe ontan gelditu baiño leen, probatu egin bear zaitugu.

Eujenio.- Nai dezuten bezela.

- Prest nago... Zer egin bear det?.

Julian.- Ba... etxe ontan zoro bat daukagu... eta gauaz beti exkopeta eta labain aundi batekin jekitzen da, eta gela ontara etortzen... Zu egongo al ziñake emen, illarena egiten, geldi, geldi, kanposantuko bat bezela?.

Eujenio.- Ori al da proba guztia? Besterik ez? A, nolako gauza!!!.

Julian.- Bai?... Baiña, bildurrez pixka bat mugitzen bazera, ez zaitugu artuko.

Eujenio.- Ni lasai asko egongo naiz, benetako illa banintz bezela.

Julian.- Ondo dago... Orain kalera joan zaite, eta etorri arratsaldeko zortzirak aldera.

Eujenio.- Zortzirak puntu-puntuan emen izango naiz. Agur (irten bedi).

Luxio.- Au bildurtuko degula uste det.

Julian.- Itxura latzeko mutilla dek, gero, Luxio.

Luxio.- Itxura eta itza franko, baiña ortik gora...
Meliton.-(kanpotik) Arratsalde on, jaunak.

Luxio.- Emen degu beste erbi bat.

(atea zabaltzen dio).

Meliton.-(arro, arro) Bildurrik gabekoak mundu osoan bi bakarrik gera: Inpernuko etsaia, eta Meliton Larrubeltza.

(Bere burua izendatuz).

Luxio.- I? I... bildurti galanta, bai.

Meliton.- Ni bildurtia? Jotzen ba zaitut muturrean...
Julian.- Tira, pakean egon...
Meliton.- Neri bildurti deitzen didatenak, muturrean jo ta aizea egostera bidaltzen ditut....